Gosaltzeko Ordua

ARRAIN ESKALA

Sarrera.

Artikulu honetan, ibai batean arrain-eskala baten eraikuntza prozesua aztertuko dugu.

 

Antzina ibai eta errekatan presak eraikitzen ziren ura ubide batetik desbideratu ahal izateko, errotara iritsi arte. Besteak beste,artoa xehetzen zuten irina egiteko.

 

 

Baita ere, ubideak edo kanalak, hodi metaliko batera iristen ziren eta dira, hortik presio handia lortuz gaur egun martxan jarraitzen duten zentral hidroelektrikoetara ailegatuz, laburbilduz, turbina batzuk mugituz energia sortzeko.

 

 

Zenbait presatan arrainak uretatik saltu haundiak egin behar izaten zituzten goruntz joateko. Kasu horietan, arrainentzako eskailerak eraikitzen ziren, baina, beste batzuetan, jauzia hain handia ez zenean, etzen ezer egiten eta ez zitzaien arrainei ibaian gora ibiltzea errazten.

 

 

Azken urteotan, gero eta ohikoagoak dira arrainek ibaian aurki ditzaketen edozein oztopoendako eraikin egokiak.

Oso diseinu integratuko lan ederrak ikus daitezke hortik barrena, gure begien aurrean ia oharkabean pasatzen direnak (naiz eta beste lan batzuek nahiko inpaktu-traba sortzen duten) eta gure ibaietan bizi eta ibiltzen diren arrainei hesi, presa eta abarretatik pasatzea errazten dietenak.

 

 

Ala ere azken urteotako joera, ibai eta errekatako presa eta oztopo guztiak kentzearena da, poliki poliki.

 

 

 Eraikuntza munduan oso lan ederra denez, azalduko dut nola eraikitzen al den arrainentzako eskailera edo eskala bat.

 

 

 

 Faseak

 

 

1- Erreka desbideratzea.

2- Indusketa edo eskabazioa.

3- Garbiketa-hormigoia.

4- Zapatak.

5- Hormak edo paretak.

6- Txapeoa eta juntak hartzea.

7- Erremateak.

 

 

1- Erreka desbideratzea.

 

Arrain-eskala bat eraiki ahal izateko, lehenengo, ura desbideratu beharko dugu.

 

 

Ibaian katedun hondeamakinarekin sartu aurretik, arrantzazainei deitu beharko diegu, kontrolatutako arrantza elektrikoa egin dezaten.

 

 

Horrek lan burokratiko handia eskatzen du aurretik; izan ere, nahikoa denboraz egin behar diegu eskaera eskumena duten organo guztiei; ingurumen departamentoari, urak kudeatzen dituztenei eta abarri. Horrela, behar diren lizentzia guztiak lortu ahal izango ditugu, ordurako, gure obrarekin zailtasunik gabe eta gauzak ondo eginez hasi ahal izateko.

 

 

Hondeamakinarekin ura desbidera dezakegu enbarazu egingo ez diguten lekuetatik eta lan-eremua perimetralki isolatu, erreka babestuz.

 

 

Ura desbideratzeko materiala bota dezakegu eta hodi batzuk jar ditzazkegu beraietatik ura pasa dadin.

 

 

Beti ere kontuan izanik ur-goraldiak egon daitezkeela, eta beraz, ona dela zuhurrak izatea pasabide ahalik eta zabalena utziz, fenomeno hau gertatuko balitz ere.

 

 

2- Indusketa edo eskabazioa.

 

Lan-eremua urik gabe daukagunean, induskatzen hasten ahal gara.

 

 

Ibai bateko indusketak nahiko sakona izan behar du, zapatak edo zolatak behar bezala harkaitzean sartzea lortu behar baitugu.

 

 

Horrela, arazoak ekiditen ditugu, ibaiek gora egiten dutenean, uraren presio eta indarraren eraginez gure eraikuntza sendo mantendu dadin denbora luzez.

 

 

Horrek erran nahi du hondeamakinaren mailuarekin txikitzen joan behar dugula, ibai-ohearen azpiko kotetara iritsi arte.

 

 

Hondeatutako azalera guztia garbitu eta hormigoia botatzeko prest uzten dugu.

 

 

3- Garbiketa-hormigoia.

 

 

Kontu handiz ibili behar dugu hormigoiarekin ibaietan.

 

 

Nahitaez zulo bat egin beharra daukagu ibaian, lanak egiten gabiltzan azpikoaldean eta malda eman haruntz. Horrela, iragazketaren bat badago eta hormigoiarekin nahasten bada, zulo horretan erabat atxikita geratuko da eta ezin izango da ur korronteetara iritsi.

 

 

Azkenik, komeni da, manta geotestila duten lastozko fardel batzuk jartzea, hormigoiarekin kontaktuan egon den uretatik iragazteko.

 

 

10 cm hormigoi geruza botako dugu egiturarekin artuko dugun azalera osoan.

 

 

Maila desberdinetan joango dira mailakatuak eta zapatak jartzeko prest utziko ditugu.

 

 

4- Zapatak.

 

 

Zapaten kanpoko aldeak kofratuko ditugu, dagokion armadura jarri ahal izateko. Maila bakoitzean zapata desberdin bat egingo bagenu bezala da.

 

 

Gero, zapata armatu, eta arrankeak jarriko dizkiogu. Arrankeak zapatak eta hormak elkartzen dituzten burdinak dira.

 

 

Armadurak jarri ondoren, enkofratu eta zapatak hormigoituko ditugu.

 

 

Hurrengo egunean, zapatak desenkofratu eta material guztia garbituko dugu berrerabiltzeko.

 

 

5- Hormak edo paretak.

 
 
 
 
 

Normalean altuera gutxiko hormak izaten dira eta enkofratzean ez dute zailtasun handirik izaten. (Xehetasun gehiagorekin ikusi ditzakezue. ¿CÓMO CONSTRUIR UN MURO DE HORMIGÓN ARMADO? 

 

Hala ere, nik beti esaten dut: “Inoiz ez da galdu behar enkofratu baten jarraipena eta arreta”; izan ere, gutxieneko ankasartze batean, lan guztia pikutara bidali dezakegu.

 

Zapatetan egin dugun bezala, hormen kanpoko aldeak kofratuko ditugu, gero burdina jartzeko.

 

 

“Ferrallaren” lana amaitu ondoren, enkofratuen barruko aldeak itxiko ditugu.

 

Gogor eutsiko diegu enkofratu guztiei. Ezpatak, tuerkak eta txapak erabiliz.

Enkofratuaren barruan, 22 mm-ko PVCzko hodiak jartzen zaizkio, ezpata babesteko eta paretaren zabalera egokia zihurtatzeko.

 

Aldamiozko egitura bat jarriko dugu, behar izanez gero, hormigoia botatzeko.

Horrela, hormigoia botatzeko prest geratzen da.

 

 

Hormigoia botako dugu.

 

 

Hurrengo egunean material guztia desenkofratu, garbitu eta beste erabilera batzuetarako prest uzten dugu. Honekin hormigoi lanak bukatutzat emango ditugu.

 

 
 
 
 

6- Txapeoa eta juntak hartzea.

 

 

Paretak amaitu ondoren, txapeoarekin hasiko gara.

Kasu honetan, losa irregularrak dituen txapeoa aukeratu dugu. Baztango Legate menditik ateratako losak dira erabilitakoak, bertako ustiapena gaur egun geldituta dagoen arren.

 

 

Horrelako lanetarako, guk beti kanpoalderako mortero kola bat erabiltzen dugu eta zementu pixka bat nahasten diogu indartzeko.

 

 

Mortero kolak itsaspena galtzen du denbora pasa ahala, horregatik garrantzitsua da gutxinaka egitea masa eta harriei hautsa kentzea. Morteroa eman aurretik pixka bat hezetzea ere komeni da, bai losa eta bai pareta.

 
 
 
 
 
 

Morteroa geruza fin batean ematen diogu losei eta baita hormari ere, aurretik zementuz zipriztindu on bat komeni du paretak lotura-zubi ezinhobea delako.

 

 

Losen txapeoa bete-betean jartzen ari garenean, komeni da junturak gurutzatzea estetika egokia lortzeko, gainera txapeoa hobeto lotuta geratzen da horrela egiten badugu.

 

 

Losetan itsekita gera daitezkeen kola arrastoak garbitzen ditugu.

Txapeo osoa jarrita daukagunean, losen arteko juntak artuko ditugu.

 

 

Mortero hidrofugo batez egingo dugu.

Hona hemen dosifikazioa edo proporzioa:

Bizpahiru ur zati, porlana edo zementu zati bat eta 3 edo 4 zati hautsa finadun harea. Aditibo tapoi bat, masa “gozatzeko” eta itsaspena handitzeko.

 

 

Paleta eta plaunkaia (llana) erabiltzen ditugu juntetan masa emateko. Handik gutxira, paletinaren bidez emandako morteroa txukuntzen dugu juntetan barruraka estutuz eta soberan dagoena kenduz.

 

 

Zenbait minutuz lehortzen uzten dugu ( tenperaturaren eta morteroaren lehortze-denboraren arabera), birjuntatzean zikindu ahal izan ditugun losen izkinak garbitzen ditugu.

 

 

Blog honetan, “Harrizko paretak”  atalan xehetasun gehiagorekin ikusi dezakezu juntak nola txukundu.) ¿CÓMO CONSTRUIR UN MURO DE MAMPOSTERÍA?

 

 

Prozedura hau jarraitzen dugu gure lana amaitu arte. Azkenean, garbiketa orokor bat egingo diogu, ura eta eskuila erabiliz, pareta txukun-txukun uzteko.

 
 
 
 
 

7- Erremateak.

 

Behin igeltserotza lana amaituta, dena zegoen bezala uzteko lanari ekingo diogu.

 

 

Ura desbideratzeko erabilitako material guztia kendu eta lanekin artu genituen eremu guztiak garbituko ditugu. Azkenik, lurrekin lehengoratzen ditugu bazterrak eta belarra ateratzeko hazia botatzen dugu.

 

 

Lan ederra eta txukuna egin dugu.

 
 
 
 
 
 

Eskerrik asko.

» Kontua ez da zenbat egiten den, baizik eta zenbat maitasun jartzen den ekintzetan. »
 (Ama Teresa)

Partekatu Sare Sozialetan

Erlazionatutako post-ak

Santi Belarra

Zorte handía izan dut. Bigarrena naiz gazteenatik hasita. Baserri batean hazi nintzen gurasoekin, lau anai eta arrebarekin. Nire haurtzaroan beti izaten genituen abereekin edo nekazaritzarekin zereginak, eta batzuetan irri algara artean eta besteetan liskar artean, lanak egiten genituen. Horri esker, oso txikitatik hasi nintzen eskuzko tresnak erabiltzen. Honek eraikuntzaren mundura azkar egokitzera erraztu ninduen.

Kategoriak