
“Aupa eraikitzaile, ongi etorri konstrukzioaren mundura. Xanti naiz, enkofratzaile eskarmentuduna eta, aldi berean, kofratzeko eta eraikitzeko modu eraginkor berrien bilatzaile nekaezina.
Bizian misio bat daukat: 30 urteotan eraikuntzaren munduan ikasi dudan guztia zuri erakustea.
Ofizio hau gustatu behar zaizu; (gustazten ez bazaizu, hobe da orri honetatik pasatzea) oso lanbide ederra da, baina oso exijentea.
Ezagutza asko behar dituzu, disziplina handia, lan gogorra egin (talde-lanean ez da hainbestekoa izaten ) eta oso gutxitan du merezi duen aitortza.
Beraz, zure ikaskuntza-bidean laguntzea nahi baduzu, sar zaitez zure etxera!”
Zorte handia izan dut. Bigarrena naiz gazteenatik hasita. Baserri batean hazi nintzen gurasoekin, lau anai eta arrebarekin. Nire haurtzaroan beti izaten genituen abereekin edo nekazaritzarekin zereginak, eta batzuetan irri algara artean eta besteetan liskar artean, lanak egiten genituen. Horri esker, oso txikitatik hasi nintzen eskuzko tresnak erabiltzen. Honek eraikuntzaren mundura azkar egokitzera erraztu ninduen.
18 urte nituen ikasketak utzi nituenean. Ez nuen ikasi nahi.