Zorte handia izan dut.

Bigarrena naiz gazteenatik hasita. Baserri batean hazi nintzen gurasoekin, lau anai eta arrebarekin. Nire haurtzaroan beti izaten genituen abereekin edo nekazaritzarekin zereginak, eta batzuetan irri algara artean eta besteetan liskar artean, lanak egiten genituen. Horri esker, oso txikitatik hasi nintzen eskuzko tresnak erabiltzen. Honek eraikuntzaren mundura azkar egokitzera erraztu ninduen.

18 urte nituen ikasketak utzi nituenean. Ez nuen ikasi nahi. Ez nekien zer egin, baina epe laburrean dirua nahi nuen, eta nire anaia Luis Mariri esker, obran hasi nintzen lanean, herriko enpresa batean, Construcciones Mariezcurrena eraikuntza lan taldean.

18 urterekin ez neukan ikasteko gogoa , 28, 30 urterekin etorri zitzaidan.

Harrezkero, ez diot inoiz utzi irakurtzeari, ikasteari, imajinatzeari eta gorabehera batzuekin bada ere, nire lanbidearekin gozatzeari. NIRE LANBIDEA GUSTATZEN ZAIT.

Obraren hastapenak ez ziren errazak izan. (Orduan ez zegoen Internetik.) Libururen baten falta sumatu nuen enkofratuan eta obretan hasteko. Baina nire kideei begira eta galdezka, maisu handiak batzuk, kofratzaile bezala haztea lortu nuen eta sortzea egokitu zaizkigun ia eraikuntza guztiak aurrera ateratzea lortu dugu.

santibelarra_obra

Nire bizitzan enkofratzaile gisa mugarri izan zen gertaera arriskutsua etorri zen

Enkofratu bat lehertu zitzaidan, zuntxo hegatu batean, enkofratuaren zati batek ibaian amaitu zuen, gaizki eutsita zegoelako. Zorionez ez zen kalte pertsonalik izan. Gertaera honek biziki kolpatu ninduen. Neure buruari erran nion, Santi, hau ez da broma. Lana uztea ere pentsatu nuen. ALAKORIK BERRIRO EZIN DAITEKE PASA. Baina poliki-poliki burua altxatu eta aurrera egitea lortu nuen.

Bide luzea dago egiteko, obra asko eraikitzeko eta asko ikasteko.

Horregatik, orain, obra arduradun bezala, 28 urte lanean eman ondoren, animatu egiten naiz, eta niretzat betebehar bat bezala sentitzen dut, obretan eta enkofratuetan ikasi izan dudan guztia partekatzea eta erakustea.

Ziur pertsona batzuk hastapenetan dabiltzala

eta uste dut oso lagungarria izan naitekeela beren lana ikasi, sakondu eta hobetu nahi duten guztientzat; eraikitzen hasteko ezinbestekoak diren oinarrizko pauso batzuekin. Nire azalpenak erraz uler daitezen nahi dut, nire esperientzia kontatu nahi dut, ahalik eta modurik errazenean.

Lanbide honetan, bada pertsonaren ezaugarri garrantzitsu bat landu behar duguna ; irudimena da, hain zuzen ere.

Azkenik, lagunez eta familiaz gain, eskerrak eman nahi dizkiet nire lankideei etaCONSTRUCCIONES MARIEZCURRENA S.L.ri ere, haiek gabe hau ez bailitzateke posible izango

Quiero obtener la guía de encofrados

Kofratuen guida ikusi nahi dut