Enkofratuak

TAULA, ATZAPAR ETA GORBATEKIN HORMAK ENKOFRATZEA

 

Sarrera

 

 

 

 

Oso eskertuta nago Ismael Maqueda Izquierdo igeltsero iruindarraren eskaeragatik, artikulu hau sortzea proposatu baitit, taula, atzapar eta gorbatadun hormak enkofratzeko sistema azalduz.

 

 

 

 

 

Eskerrik asko Ismael, plazer bat da niretzat lan hau egitea, espero dut erreportaje honekin zure ikasteko gogoa ornitzea eta zuri eskaintzen dizut!

 

 

 

 

 

Ismaelek bere postan esaten didanez, dagoen denborarako zaharkituta egon daitekeen metodoa da, baina enkofratu-sistema hau, hainbat motatako obra txikietara egokitu daiteke; adibidez, ez badugu garabirik edo bitarteko mekanikorik, lekurik ez dagoelako, edo aurrekontu doituagoak edo murritzagoak ditugulako, edo edozein bertze arrazoirengatik.

 

 

 

 

 

Enkofratu mota honekin dudan esperientzia profesionala erabat murritza da; hatzapar eta gorbatadun hormatxo bat egin genuen, gutxi gorabehera 4 × 1 m-koa, duela 25 urte baino gehiago, eta teknikak ez ninduen konbentzitu, horregatik ez dut inoiz enkofratu-sistema hau aukeratzen jarraitu.

 

 

 

 

 

Enkofratua oholez lotzeko, egurrezko saihetsetara eta alanbre -latigiloarekin edota 6 edo 8 mm-ko hagaxkako igel tenkatzaileetara joan naiz beti; konfiantza eta fidagarritasun handiagoa eman didate. Hala ere, egia da atzapar eta gorbata sistemak ondo eusten diotela hormigoizko presio altuei ere, beti bibrazioa eta hormigoitzea kontrolatuz, noski.

 

 

 

 

 

Baina etzait gehiegi gustatzen era honetako hormen akabera estetikoki. Zalantzarik gabe, horma karabista bada, enkofratu modular industrializatua erabiltzea gomendatzen dizut («txapak» edo enkofratu-panelak).

 

 

 

 

 

Hurrengo hau aukera on bat izan liteke; enkofratu arin eta eskuz eramangarri baten adibidea da, sarbide zaila duten lekuetarako, baina horma karabistetan estetika zoragarria mantentzen duena: https://youtu.be/XkA7vERfP8I.

 

 

 

 

 

Beno; kontua da alde batetik eta bestetik dokumentatzen joan naizela, argazkiak bilatu ditudala Interneten. Eskola zaharreko enkofratzaileei galdetu diet fundamentuzko artikulu eder bat gera dadin.

 

 

Bautista Leonet, nire lagun eta enkofratzaile ohiari, emandako laguntzagatik eta eman dizkidan azalpen guztiengatik, eskerrak eman nahi dizkiot.

 

 

 

Eskerrik asko, Batista!

 

 

 

 

 

 

 

( Artikulu honetako azalpenak irakurtzen dituzunerako, primeran uler ditzazun eta gai izan zaitezen edozein horma taulaz, atzaparrez eta gorbataz enkofratzeko nahiko nuke; espero dut prozesu osoa urratsez urrats jarraituz, hala izatea. .)

 

 

 

 

 

 

 

Bertzerik gabe, hasi gaitezen:

 

 

 

 

 

Beharrezko elementu nagusiak eta ezaugarriak

 

 

 

 

Trikapa-taula

 

 

 

 

 

Enkofratzeko erabiltzen ditugun bizi osoko taulak dira. Trikapa taulak, elkarri itsasgarri batez lotutako egurrezko hiru geruzaz osatuta daude. Erresistentzia lortzeko, beharrezkoa da kanpoko geruzetan zuraren hariak luzeran eta barne-geruzak zabaleran egotea.

 

 

 

 

 

Ia beti, taula horiek pinu- edo izei-egurrarekin egiten dira, eta pinturen edo tratamenduen azken estaldura aplikatzen zaie.

 

 

 

 

 

.

Zurezko hiru geruzekin, harien zentzuak txandakatuz, zuraren mugimendu naturalak konpentsatzea lortzen da, taula horiek kurbatzea edo apurtzea mugatuz, haien iraunkortasuna eta erresistentzia areagotuz.

 

 

 

 

 

Taula bakoitzak (2 × 1 m = 1 m²) 60 KN/m² hormigoiaren presioari eutsi behar dio (gutxi gorabehera 6.000 kg/m²), dagozkion euskarrien laguntzarekin.

 

 

 

 

 

 

 

Geruzen banaketa kontrajarri horrek ere lortzen duena, taulek karga ahalmen handia izatea da. Kontuan izan behar da, gehienetan koniferoen zurez osatuta dagoenez, egokiak direla arintasunagatik eta beren kostu txikiagatik, batez ere beste enkofratu-taula mota batzuekin alderatzen badugu.

 

 

 

 

 

Duela urte batzuk, monokapa taulak  zuren eta errefortzua izaten zuen ertzetan; forro metaliko bat, kolpeen aurrean bere iraunkortasuna handitzeko eta horiek osatzen zituzten ohol matxihembratuak lotzeko. Gaur egun ez da horrela, eta zurez bakarrik osatuta datoz, lehenxeago azaldu dugun bezala.

 

 

 

 

 

Honako neurri hauek izaten dituzte:

 

  • 2 ’00 m x 0’ 50 m.

 

  • 1 ’00 x 0’ 50 m.

 

 

  • 1 ’50 x 0’ 50 m.

 

Lodierak:

 

  • 22 mm

 

  • 27 mm

 

 

  • 30 mm

 

 

 

 

 

 

 

Atzaparrak

 

 

 

 

 

Sistema honi eusteko elementuak, atzaparrak dira. Hauek horma mota askotara egokitu daitezke, lodieren arabera. 10 cm-ko lodiera duten hormetarako atzaparrak ditugu, baita metro bateko lodierakoak ere.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Enkofratu-atzaparrak 80 kg/mm²-ko erresistentziako-altzairuz osatuta daude, eta 10 kn-tik gorako haustura-ahalmena dute. (1KN 101,97 kgf da).

 

 

Gorbatak

 

 

 

Korbatak, atzaparrak taulen kanpoaldetik lotzen dituzten elementuak dira. Itxuraz janzkeraren oso antzekoak dira, eta hortik datorkio izena. Enkofratua egituratzen duten elementuak dira, eta beharrezko oreka, sendotasuna eta egonkortasuna ematen diote.

 

 

 

Foto Alquinoia

 

 

 

 

 

Enkofratze-prozesua

 

 

Zola

 

 

Aurreko egunean erabat hormigoitua dagoen zapatarekin hasiko gara; bere ferrailarekin, abioak barne, sestra on batekin, zola bukatua daukagularik.

 

 

 

 

 

Rastrelak

 

 

 

 

Hormaren direkzioa eta lodiera tiralinearekin markatuko ditugu. 3 edo 4 cm-ko rastrel bat, enkofratzeko erabiliko dugun taularen lodiera beraren oinarrian jarriko dugu. Arrastoan iltzatuko dugu, hormaren luzera osoan altzairuzko puntekin, paretaren bi aldeetan eta azuletearen markaren kanpoaldetik.

 

 

 

 

 

Rastrel honek lehen atzaparra lurretik zentimetro batzuk igotzeko balio digu, horrela eusteko zulotik ziri moduko txabeta bat sartu ahal izateko enkofratu-eredu batzuetan eta/edo gorbata bera lotzeko beste batzuetan.

 

 

 

Itxiturak eta taulak

 

 

Taulekin hasiko gara, pixka bat aurrera luzatuz, hormaren itxiturak joango diren tokitik.

 

 

 

 

 

Taula rastrelaren gainean jarri, eta 100 mm-ko bi iltze jarriko ditugu, metro eta erdi ingurutik behin. Iltze horiek rastrelaren gainean eta taularen azpian geratzen dira, geroago atzaparrak sartuko tarte hoietatik.

 

 

 

 

 

 

 

(Hori lehen aurpegiko enkofratu-prozesu osoan egingo dugu, taula artean; nahiz eta rastrelaren gainean atzaparrak zuzenean jar ditzakegun, ez bait digute trabarik egiten mailazoa jartzeko).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Maestreoa

 

 

 

 

Taulei eusteko, junta bakoitzean hormaren altuerako kuadradilo bat sartuko dugu, elkartu eta galgatzeko. Horrela, batez ere, enkofratu osoa zuzendu eta elkartzea lortuko dugu. Horrela, juntura bakoitzean horma osoan zehar maistreatzen dugu.

 

 

 

(Behean gogor eutsi dezakegu, eta hesolak sartu maistra bakoitzaren parean, eta taula batekin txarrantxatu handik , edo zuzenean sartu lurrera, horretarako aukera ematen duen hormigoizko zolatxo bat badugu).

 

 

 

 

 

 

Itxiturak

 

 

Horma eteten edo amaitzen denean, itxitura bat sar dezakegu, maldarekin edo komeni den bezala; adibidez, 20 cm-ko fondilo bat, hormaren lodiera 20 cm-koa bada.

 

 

 

 

 

 

 

Horma faseka egiten denean eta jarraitu behar duenean, hormigoiarekin etengo dugu, baina ez ferrailarekin (eraikuntza-juntura):

 

3 cm-ko taula bat sartuko dugu bertikalean, eta bertan erabakiko dugu itxitura. 3 cm hauek utziko ditugu burdinaren estaldura egokia behartzeko. Behin mailazoaren lehen aldea taularen kontra jarrita, berriro ere itxitura-egur bat jarriko dugu, eta, gainera, mailazoak behar bezala bereiziko dizkigu (adibidez, 10 edo 12 cm-koak).

 

Bigarren aldea jartzen dugunean, itxitura zurezko beste zatitxo batekin amaitzen dugu, egin behar dugun hormaren lodiera lortuz.

 

 

 

 

 

Taulak iltzatzen jarraituko dugu, 100 mm-ko bi iltze jarriz, lehen azaldu dugun bezala, eraikitzen ari garen hormaren aldea osatu arte.

 

 

 

Koroatzea

 

 

 

 

Jarraian, paretaren gainkaldeko bukaera tiralinearekin markatuko dugu. Berenjeno isurkaria jartzen dugu horma karabista denean edo iltze batzuk sartzen dizkiogu akabera-altueran gidatzeko, ez denean.

 

 

 

 

 

Alineazioa berrikusiko dugu, mutur bakoitzean 3 cm-ko tako bat jarriz eta soka tenkatuz. Maistra edo juntura bakoitzaren parean beste 3 cm-ko tako batekin konprobatuko dugu. Akatsik badago, zuzendu egingo dugu, maistrak ainguratzen duen taularekin erregulatuz, eta hurrengo urratsarekin aurrera jarraituko dugu.

 

 

 

 

 

Kutxatilak

 

 

 

 

Ate, leiho, kontagailu-kaxa, hodi eta abarretarako hutsuneak paratzeko unea da, hormaren lodiera bereko zurarekin.

 

 

 

 

 

Burdineria

 

 

 

 

Ferraila jarriko dugu; normalean, mailazo bikoitza izango da, eta abioiei lotuko diegu. Burdineriaren bi aldeak bereizteko zelosiak ere sartuko ditugu. Komenigarria da atzaparrak pasatzeko utzi ditugun irekiguneak burdinarik gabe mantentzea.

 

 

 

 

 

Egituraren toki ahulenak indartu eta sendo gainjarri behar ditugu.

 

 

 

 

Azkenik, 3 cm-ko gurpileko edo hormigoizko bereizgailuak jarriko ditugu, burdinak estaldura egokia izan dezan.

 

 

 

 

 

Barruko aldea

 

 

 

 

Barruko aldea enkofratzeko unea eldu da.

 

Atzaparrak iltzeekin utzi dugun artakatik sartuko ditugu, erabat behean, arrastoaren gainean.

 

 

 

 

 

(Gorbata banaketa: Hormaren altueraren eta taula bakoitzean jarriko ditugun atzapar eta gorbata kopuruaren arabera:

 

 

 

1 m-ko altuera: 4 edo 5 gorbata/taula edo tableroko.

2 metroko altuera: 5 edo 6 gorbata/taulako.

3 metroko altuera: 7 edo 8 gorbata/taulako.)

 

Atzaparren banaketak homogeneoa izan behar du, elkarren artean distantzia bera mantenduz; taulen junturetan izan ezik, juntetatik ahalik eta gertuen jarri behar baitira.

 

 

 

 

 

 

Lehen atzapar-ilara jarri dugu, orain taula bat jarri eta itxituran sartuko dugu. Atzaparrak taularen gainean jarriko ditugu, lehen gorbatak jarri ahal izateko. Behean, pasadore batzuekin eutsi, eta gorbatak atzaparrei lotu (soilik sistema batzuetan; beste batzuetan, zuzenean lotzen da gorbata).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Taulen lehen lerroa jarri ondoren, bigarrenarekin joango gara, eragiketa behin eta berriz errepikatuz. Kontuz ibili behar dugu atzaparrak erabat zuzen gera daitezen eta burdinaren ondorioz ez dezaten okerdurarik egin; izan ere, lodiera kenduko diogu hormari, tolestura dela-eta.

 

 

 

 

 

 

 

 

Prozesua errepikatzen jarraituko dugu hormaren enkofratua osatu arte:

 

Atzaparrak jarri.

Taulak jarri.

Gorbatak jarri.

 

 

Taula-ilara gorantz ere jar dezakezu, mailaka edo horizontalean; sistema horrek eraikuntza-aukera desberdinak ahalbidetzen dizkizu.

 

 

 

 

 

 

 

Enkofratu beharreko azalera osoa taulekin osatu ondoren, goiko pasadoreak jarriko ditugu, atzaparrak eta gorbatak enkofratuaren gailur osoan lotuz. (Nahikoa litzateke 8 mm-ko hagaxkatxo tolestu bat)

 

 

 

 

 

Atzapardun enkofratze-sistema desberdinak ditugu, hau zehazki Emosakoa da.

 

 

 

 

Azken errepasoa emango diogu, puntalen bat edo beste, beharrezkotzat jotzen badugu, hormigoiaren bultzadak gehien jasaten dituzten eremuetan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aldamioa

 

 

 

 

Enkofratua amaitu dugu. Orain,  aldamioa muntatuko dugu eta handik, enkofratu berri dugun horma hormigoitzeko lana egingo dugu:

 

  • Norabide anitzeko aldamioa izan daiteke. (Aukerarik onena eta seguruena).

 

  • Aldamio-xafladun astoak edo burduntziak izan daitezke. (Altuera txikiko hormak)

 

 

  • Enkofratuan sartuta dauden palomilla erako zurak izan daitezke, lanerako plataformak sortuz. (Seguraski gehien erabiltzen direnak eta segurtasun faltagatik, gutxien gomendagarrienak).

 

 

 

 

 

 

Hormigoia

 

 

 

 

Hormigoia botako dugu. Zehatz-mehatz azalduta dituzu hormigoitze zuzen baten gomendio guztiak, hurrengo  artikulu honen lehen zatian:

 

NOLA ENKOFRATU ALDE BAKARRERA?

 

 

 

 

 

Desenkofratzea

 

 

 

 

Azkenik, lanaren azken emaitza ikusiko dugu, desenkofratu ondoren.

 

 

 

Pasadoreak eta gorbatak kentzen hasiko gara. Pixkanaka, taulak askatuko ditugu, ordena eta garbitasuna zainduz:

 

Gorbatak kutxa batean gordeko ditugu, hurrengo erabileretarako; iltzeak atera, taulak garbitu eta pilatu; gauza bera prozesu osoan zehar erabilitako elementuekin, egur, puntal eta abar guztiekin.

 

 

 

 

 

 

Atzaparraren muturra enkofratzaie- mailuarekin urkatuko  dugu. Mutur hori hormigoitik kanpo geratzen da, junturatik apurtu ohi da eta hormigoiaren karabistarekin berdinduta geratzen da.

 

 

 

Rebabak kendu eta eraikuntza-prozesu osoan geratzen diren hormigoi eta egur hondarrak garbituko ditugu. Lan-eremua txukunduta, trasteak erretiratu eta lana bukatutzat emten dugu.

 

 

 Honenbestez, enkofratu-sistema honen azalpenari  amaiera emango diot.

 

 

 

 

 

Lotura interesgarri bat utziko dizut sistema honekin kurbako hormak enkofratzeko; gainera, ikusi ditugun elementu guztiak aztertu ditzakezu, eta horiek behar bezala erabiltzen ikasteko:

 

 

 

 

 

 

Hasieran erran dudan bezala, plazer handia da niretzat horrelako testuak sortzea, espero dut zure gustukoa izatea eta batez ere lagungarria izatea. Eskerrik asko honaino iristeagatik eta, oroitu, hurrengo artikuluan itxarongo zaitut eta. .

 

 

 

 

 

«Laranja bat estutzen duzunean laranja-zukua ateratzen den bezala, bizitzak estutzen gaituenean barruan dugun hori ateratzen da»

(Wayne Dyer).

 

 

Partekatu Sare Sozialetan

Erlazionatutako post-ak

Santi Belarra

Zorte handía izan dut. Bigarrena naiz gazteenatik hasita. Baserri batean hazi nintzen gurasoekin, lau anai eta arrebarekin. Nire haurtzaroan beti izaten genituen abereekin edo nekazaritzarekin zereginak, eta batzuetan irri algara artean eta besteetan liskar artean, lanak egiten genituen. Horri esker, oso txikitatik hasi nintzen eskuzko tresnak erabiltzen. Honek eraikuntzaren mundura azkar egokitzera erraztu ninduen.

Kategoriak