Sarrera
Kalkulaezinak dira herritarrentzat eta administrazio publikoentzat ur-ihesek eragiten dituzten galera ekonomikoak.
“Ez dugu inoiz uraren balioa ezagutuko putzua erabat lehortu arte”.
Edateko uraren eskasia gero eta arazo larriagoa da mundu osoko eskualde askotan. Horregatik, ezin dugu onartu ura banatzeko sistemetan ihesik egotea, bizitzeko baliabide hain oinarrizko batean.
Edateko uraren eskasia hainbat faktorek eragiten dute: hornikuntza-azpiegitura eta hodien zaharreriak, biztanleriaren hazkundeak, klima-aldaketak, kutsadurak eta oro har, uraren kudeaketa ez-eraginkorrak.
Edateko uraren eskasiaren ondorioak larriak dira eta munduko hainbat eskualdeetan elikadura-krisiak, osasun-arazoak, gatazkak eta estrés hidrikoa eragiten ditu. Gainera, edateko ura eta saneamendu egokia ez izateak, urak transmititutako gaixotasunak eragin ditzake kalte larriak eraginez.
Ura misio gisa
Xanti naiz eta (eraikuntzaren hainbat adarretaz aparte) ur-ihesak detektatzen eta aurkitzen lan egiten dut duela 20ren bat urtetik ona. Ehunka ihesaldi aurkitu eta gero, nire zerbitzuak eskeintzen ditut gero eta larriagoa den, ur eskasiari aurre egiteko laguntzen.
Nire ikuspegia gaurko teknologien erabileran oinarritzen da: detekzio akustikoa eta geolokalizatzaileak, banaketa-sareetako eta ureztatze-sistemetako ihesak azkar eta zehatz identifikatzeko ahaleginean.
Larrialdiei Erantzuna
- Ur-ihes larriak.
- Lurrazalera ura ateratzen dela ikusten baduzu, baina zehazki zein puntutatik datorren ez badakizu; ihesaldi handia izan daiteke eta izebergaren punta baino ez da ikusten…
- Ihesaldi ikustezinak: Zure etxebizitzan kontsumo handia edo presio-jaitsiera dela eta ihesen bat dagoela susmatzen baduzu.
Bazterketa batidak, auskultazio prebentiboaren bidez (aldez aurretik abisatu)
- Urteroko berrikuspena; benetako “txorrotak” egon daitezke irekita lurpean.
- Etxeetan, herrietan, auzoetan, kaleetan edo hoditeri hondatuak dituzten eremuetan ihesik egotea baztertu nahi baduzu.
Jarduera-plana
- Hainbat motatako ihesetarako aholkularitza, orientazioa eta jarduera planak.
Gizartearentzako onurak
Aurrezpen ekonomikoa:
Ur-ihesak goiz detektatzeak baliabide garrantzitsu hau alferrik ez galtzen eta horri lotutako kostuak murrizten lagundu dezake. Ihesak behar bezala konpontzean, administrazioek eta norbanakoek gastu handiak saihets ditzakete uraren horniduran eta tratamenduan.
Horniduraren mozketak:
Ihesak direla eta, dagoen ur eskasiagatik aldi baterako mozketak saihesten ahal dira lehorte-garaietan.
Ur-ihesak aurkitu eta konpontzean, herrian edateko ura kontserbatzen laguntzen dugu. Tanta bakoitzak kontatzen du, eta ihesak direla eta ura galtzea saihesten denez, hornikuntza egokia bermatzen da biztanle guztientzat.
Ingurumena zaintzea:
Ur-ihesek eragin oso negatiboa dute ingurumenean, urak, tratatu ondoren, agente kimikoak dituelako. Ihes horiek detektatzean eta konpontzean, lurzorua eta lurpeko ura kutsatzea saihesten da, eta horrek tokiko ekosistemak eta biodibertsitatea babesten ditu.
Azpiegitura hobetzea:
Ur-ihesak aurkitzea azpiegituran dauden arazo larrien adierazle izan daiteke. Ihes horiei aurre egitean, hoditeri- sareko sistema eraginkorragoa eta fidagarriagoa berma daiteke, biztanleen bizi-kalitatea hobetuz.
Kontzientzia komunitarioa:
Uraren zaintzarekin eredugarriak izanik, ura modu arduratsuan kontserbatzearen eta erabiltzearen garrantziari buruzko kontzientzia komunitarioa sustatzen dugu. Ihes horiek aurkitu eta konpontzeko elkarrekin lan egitean, pertsonek lotura komunitarioak sendotu ditzakete, eta uraren zaintzarekiko erantzukizun partekatua sustatu.
Ihes motak
Hiru ihes-mota sailkatzen ditut:
Premiazko konponketak.
Denbora gutxian galtzen den ur kantitate handiagatik.

Konponketa gomendagarriak.
Egunetan zehar galtzen den kopuru handiagatik eta ihesaldi horiek beti gorantz doazelako.

Aukerako konponketak.
Ihes txikiak, epe luzera gastu handia eragin dezaketenak. Ihes horiek konpon daitezke edo kontrola daitezke noiz-behinkako jarraipena eginez, haundiagotzen badira konponduz.

Ihes txikiagoek, hala nola junturetako jarioek eta abarrek, ez dute soinurik igortzen lurrazalera. Horrelako ihesaldietan ez dago galera handirik, beraz, ez ditut aurkitzen. Horrelako ihes hutsaletarako beste teknika bat erabiltzen da: gas trazatzailea eta nik ez dut erabiltzen.
Ohiko galderak
- Zergatik eskatzen duzu hilabete lehenago baztertzeko batida lanetarako?
Bazterketa batidak garrantzitsuak direlako, baina ez presazkoak. Zure txanda erreserbatu ahal izateko, ni antolatzeko beste lan batzuk ditudalako eta larrialdiei lehentasuna emateko; eta hurrengo bezeroei ez itxaronarazteko. Gero, agendaren arabera, bisita programatzen dut.
- Zein teknika erabiltzen dituzu ihesak bilatzeko?
Geofonoa, korrelatzailea eta aurrelokalizatzaileak.
Ihesak detektatzeko aparatu on asko daudela esan beharra dago, baina ihesa ez du aparatuak aurkitzen, ihesa pertsonak aurkitzen du, aparatuaren laguntzarekin, noski. Faktore asko sartzen dira jokoan ihesak bilatzean eta benetako gakoa praktika da.
- Zer hodi-luzera begiratzen duzu ordubetean ihesak bilatzen?
Hartuneen, lurzoruaren, inguruko zarataren, trafikoaren eta ihes kantitatearen araberakoa izaten da; normalean, 200 eta 400 metro bitarteko luzera begiratzen dut ordubetean (kanpoko zaratarik gabe).
Informazio interesgarria
- Zer da ur ihes bat?
Edateko uraren hornidura-sareko edozein osagaitan kontrolatu gabeko ur-galera bat da; ohikoagoa da hartuneetan, hodien loturetan, ukondoetan, hodien hausturetan eta balbuletan izatea.
- Ura lurrean.
Lurreko ur-kantitate osoa 1386 milioi kilometro kubikokoa da gutxi gorabehera, eta kopuru hori ez da ez murriztu ez handitu azken bi mila milioi urteetan. Ur guztiaren % 97,5 ur gazia da, eta % 2,5 soilik da geza. Horietatik % 1 bakarrik dago giza kontsumorako eta ekosistemetarako erabilgarri. Gainera, planetan dauden ur gezako baliabideen % 90 Antartikan daudela uste da.
Etorkizuneko edateko uraren eskuragarritasunari dagokionez, 2050. Urterako 3.900 milioi pertsonak estrés hidrikoa jasango dutela uste da, hau da, urte horretarako proiektatutako biztanleriaren % 40ak. Planetan zenbat urtetako ur edangarria geratzen den zehazten ez bada ere, nabarmentzekoa da ur geza eta garbia ez dela beti eskuragarri egongo pertsonek behar duten tokian eta unean, bereziki kontuan hartuta gaur egun mila milioi pertsonak jasaten dutela ur eskasia munduan.
- Beste edozein zalantza izanez gero, jakinarazi santibelarra@gmail.com helbidean, telefonoz edo WhatsApp bidez 608947506, atsegin handiz erantzungo dizut.



