Gosaltzeko Ordua

NOLA ERAIKI HOBI SEPTIKO BAT?

Sarrera

 

 

Hobi septikoak tanke, kutxatila edo espazio konfinatu batzuk dira. Etxe apartatu bateko ur beltzak, herri txiki batekoak, abeltzaintzako ustiapen bateko ur beltzak eta abar pilatzeko.

Noizean behin hustuketa bat behar du, hobi horren biltegiratze ahalmenera itzultzeko.

Hainbat hobi mota egon daitezke; dentsitate handiko polietilenozkoak, beira-zuntzezkoak ( fibra de vidrio) edo hormigoi armatuzko aurrefabrikatuak ere daude.

Normalean bi konpartimentuz osatzen dira, baina guk hiru konpartimentuko bat egingo dugu:

Lehenengora ur fekal guztiak erortzen dira, baina hondoan hondakin solidoa metatuta geratzen da, likidoa hautatutako kota batera iristen denean bigarren konpartimentura pasatzen utziz, lehen konpartimentuari eman nahi diogun ahalmenaren arabera, altuera horretan bien arteko lotura-hodi bat jarriz.

 

 

Bigarren konpartimentuan, denborarekin, partikula lodienak hondoan pausatzen joaten dira eta likidoa bi tankeen arteko beste konexio-hodi baten bidez aterako da.

 

 

Bertan dugun ur zikina hirugarren konpartimentura igaro ondoren, berriz ere estankatu eta nahi dugun kotara iristen garenean, drainatze-hodi batzuk jarriko ditugu irtetzeko. Bakoitza 10 m luze eta ia elkarren parean, hoditik ateratzen den ura metro bateko sakonera inguruan lurperatutako drainatze-hodi guztietatik joan dadin poliki poliki. Horrela lur eremu naturalean sartuko den grabaren artetik iragazi dadin.

 

 

Lehen esan dudan bezala, noizean behin, betetzen denean, zisterna-kamioi bat ekarri beharko dugu, solidoen konpartimentua husteko.

 

 

 Beste bi konpartimentuetan ez da beharrezkoa maiz hustea, sortzen den zikin metaketa txikirako gaitasun handia baitago.

 

 

Eraikuntzarako urratsak:

 

 

1-Indusketa

 

 

Nahi dugun indusketa-kotara iritsi ondoren, harri- graba enkatxo bat botako diogu. Horrela, garbiketa-hormigoia botatzeko prest geratzen da.

 
 
 
 
 

2- Zapata edo zolata

 

 

Garbiketa bota ondoren, zapataren armadura jarri eta enkofratu egingo dugu perimetralki.

 

 
 
 

Ikus dezazue Pvc-ko estankotasun-juntura bat jarri dugula, depositua erabat estankoa izan dadin. Horrela, hormigoia botatzeko prest geratzen da.

 
 
 
 
 

Horrela, hormigoitutako hobi septikoaren zapata edo zolata ikusiko dugu.

 
 
 
 
 

3- Hormak edo paretak.

 

Hormak enkofratzeko Peri-ren panel sistemarekin eraikiko ditugu. Panelak hainbat dimentsiotako moduluetan banatuta daude. Ikusi web honetan, nahi baduzu, xehetasun gehiagorekin; “NOLA ERAIKI HORMIGOI ARMATUZKO HORMA BAT?”.

Moduluak aurrez aurre jartzea lortu behar dugu, elkar eusteko zuloak parean etor daitezen.

Zulo horietatik, ezpatak edo barrak pasako ditugu. Tximeletak eta txapak eramaten dituzte bi aldeetara, eta gogor estutzen dira.

Enkofratua hormigoia botatzeko prest daukagu, prozesu guztia aurrera atera ondotik; armadura guztia behar bezala jarri eta dena txukun prestatu eta gero.

 

 
 
 
 

Hormigoitzen dugu ederki dardaratuz. Akaberak eta gainazal guztia errematatuz. Desenkofratu ondoren, lanaren emaitza oso ona da.

 
 
 
 
 
 

Hirugarren konpartimentuan, ura drainatze-hodietan banatzeko, irteera ematen diogu hodi desberdinetan.

 
 
 
 

Azken kutxatila bat uztea pentsatu dugu, etorkizunean ura hornitzeko hartune bat sartu nahi badugu ere, putzu septikoa garbitu ahal izateko.

 

 
 
 
 

4- Forjatua

 

 

Forjatua oholez eta puntalez enkofratuko dugu. Ondoren, dagokion armadura jarriko diogu, bere erregistroekin, konpartimentu bakoitzerako bat.

 

 
 
 
 

5- Barruko erremateak

 

 

Enkofratuaren desenkofratzea, garbiketa eta zuloak masarekin jasotzea.

Argazki honetan, lehen konpartimentura iristen den hodia ikusiko dugu.

 

 
 
 
 

Hemen ikusiko dugu lehen konpartimentua, bigarrenerako bi irteera-hodiekin.

 
 
 
 

6- Kanpoko erremateak

Hemen dugu hormigoizko forjatua. Deskofratu eta zabor-legarrez ederki betetzen dugu, husteko kamioia arazorik gabe sartzeko.

 

 
 
 
 

Espero dut lagungarri izatea artikulua. Eskerrik asko interesa erakusteagatik eta nire artikuluak irakurtzeagatik ere.

«Enpresa baten aktiborik handiena personak dira. Berdin dio autoak edo makillaje-produktuak saltzea; enpresa bat ona da bertan dauden pertsonak hainbeste.»
 
(Mary Kay Ash)

Partekatu Sare Sozialetan

Erlazionatutako post-ak

Santi Belarra

Zorte handía izan dut. Bigarrena naiz gazteenatik hasita. Baserri batean hazi nintzen gurasoekin, lau anai eta arrebarekin. Nire haurtzaroan beti izaten genituen abereekin edo nekazaritzarekin zereginak, eta batzuetan irri algara artean eta besteetan liskar artean, lanak egiten genituen. Horri esker, oso txikitatik hasi nintzen eskuzko tresnak erabiltzen. Honek eraikuntzaren mundura azkar egokitzera erraztu ninduen.

Kategoriak