Argazkia: Markus Spiske Pexels-en
Sarrera
Un muro de hormigón armado puede tener diferentes funciones:

Lursail edo mendi-mazelaren bati eusteko balio dezake, eraikin baten egituraren zati izan daiteke, jabetza desberdinetako bi finka bereizteko balio dezake, ur-deposituak, zubiak, erabilera ugari, obra publikoan oro har eta eraikuntza pribatuan ere asko.

Antzina, enkofratuak egurrezkoak ziren. Taulak, oholak, tableroak eta tabloiak erabiltzen ziren. Orduko eusteko moduak, burdin-ari eta puntalez eginak ziren. Maisu enkofratzaileak mirariak egin behar zituen enkofratua osorik eta lehertu gabe mantentzeko. Horma- pareta hormigoitzea abentura bat izan zitekeen, “krack” hemendik eta “krack” handik… Jainkoari eskerrak, hau aldatu da gaur egun.
Gaur egun, hormigoizko horma bat eraikitzeko, enkofratu modularrak erabiltzen ditugu, eta horiek elkartuz enkofratu-panelak eratzen ditugu. Moduluak egitura metaliko bat eta tablero fenolikoz osatuta daude. Hauek blokean bategiten dira, errematxez elkartuta.
Enkofratu-sistemak
Gure enpresan, normalean Alemaniako PERI enpresaren enkofratuak erabiltzen ditugu. Enkofratu-sistemen munduko enpresarik onenetakoa da. Enkofratuek fidagarritasun eta kalitate izugarria dute.

Perik produktibitatearen, kalitatearen eta segurtasunaren artean lortzen duen oreka hobetzea zaila da. Enkofratu-sistemetan enpresa oso lehiakor asko egon arren.
Pertsonalki, Periren enkofratuetatik gehien gustatzen zaidana, enkofratu sendo eta fidagarria dela da. Muntaketa oso erraza da eta oso atsegina bihurtzen da “majika” hartzen diozunean. Edonork egin eta goza dezake muntaketan.
(Ez didate guzti honengatik ordaintzen. Ez da propaganda, hori da benetan egiaztatu eta pentsatzen dudana).
Egitura
Hormigoizko horma-pareta baten egitura, bi zatiz osatuta dago: zapata eta horma.
Hormigoi armatuzko horma bi eraikuntza-elementu nagusik osatzen dute:
Esan dezagun eskeletoa hormigoiz beteta eta estalita dagoen burdinazko armadura korrugatu batez osatuta dagoela.

Hormigoi armatuzko horma batean hainbat indarrek presioa eragin dezakete; horregatik armatzen da hormigoia burdinazko armadura batekin. Hormigoizko egiturari malgutasuna ematen dio, bere gogortasunaren barruan.

Hormigoi estrukturala pitzatu eta lehertu egingo litzateke eta ezin izango lieke pisuari eta presio desberdinei eutsi. Hori, burdinazko armaduraren laguntzarekin, ez da gertatzen.
Oro har, hauek dira hormigoizko hormetan eragiten duten indarrak:
-Trakzioa: Imajina dezagun, hormigoi biga bat, alboetatik tiraka goma bat bezala luzatzen saiatzen garela. Nahikoa indar egiten dugunean, hautsi edo lehertuko litzatekeen puntu bateraino iritsiko litzateke. Kasu honetan, armadurak luzaketa hau hain bortitza izan ez dadin eta deformazioak gutxitzera laguntzen du. (Balkoiak, forjatuak, hegalak, irtenguneak, zubiak…)
Portaera horren indarrak parekatzeko, hormigoi armatuaz gain, hormigoi aurreatezatua (pretensado) erabili ohi da, adibidez. Egitura aurrefabrikatuetan, altzairuzko kable batzuk gainjarri ohi dituzte hormigoiaren barrutik, indarrak neutralizatzeko eta orekatzeko, kontrako mugimendua egiten duenerako. Halaber, batzutan zubietan, odi batzuetatik altzairuzko kableak tenkatzen dira hormigoia bota ondoren, egiturari elastikotasun handiagoa emanez.

-Konpresioa: Zapaltzeko joera duten indarrak jasaten dituen egiturak dira. Hain elementu gogorra denez, hormigoiak duen propietaterik onenetako bat, kargak jasateko ahalmen handia duela da. Orain, horma bat (edo zutabe bat) gainkargatu behar badugu, garrantzitsua da armaduraren banaketa eta diametro egokiak, indar horiei aurre egiteko. (Eraikinetako zapatak, zubietako zapatak, pilareak, plantxak eta hormigoizko gainazalek, horrelako indarrak jasaten dituzte)

Belateko Biaduktoa (1996)
-Flexioa:Hormigoizko egitura presionatzen, bultzatzen edo tolesten duen indarra da. Armadurari esker, askoz eraginkorragoa da egitura.
Zubietan, adibidez, indar hori existitzen da. Ibilgailu astunak gainetik pasatzean, hormigoia hondoratu edo tolestu egiten dela dirudi; horregatik, burdin korrugatuzko hagekin armatzen da, modu malguagoan joka dezan. Ondorioz: Harrigarria da hormigoizko egiturek jasan dezaketen mugimendu eta presio pila, burdinari esker mugimendu guztiak gehiago absorbatzen bait dituzte, pitzatu, lehertu edo deskonposatu gabe.

Ez dut gehiago sakonduko, azaletik aparte, hormigoiaren ezaugarriak ez baitira nire espezialitatea, horretarako daude gaian adituak ( aurrerago artikulu berri bat egin nahi dut, hormigoi motak eta bere historiari buruz).Gainera, makina bat dosifikazio eta formula ezberdin daude hormigoia egiteko, eraikuntza desberdinak jasan behar dituzten indarrei egokitzeko.
Nire ustez, ez dugu hormigoiari buruzko xehetasun gehiagorik behar gure horma eraikitzeko. Beraz, enkofratzaile gisa, gure lanbideari erreparatuko diogu, oraingoz.

Hormigoizko horma eraikitzeko faseak:
1-Indusketa
2- Zapata
2.1- Zapataren armadura
2.2- Zapata enkofratzea
2.3- Hormigoia zapatan
2.4- Zapata desenkofratzea
3- Horma
3.1- Panelen muntaketa
3.2- Kanpoaldeko enkofratua
3.3- Hormaren armadura
3.4- Barnealdeko enkofratua
3.5.- Hormigoia
3.6- Desenkofraketa
1-Indusketa
Indusketaren perimetro osoa markatuko dugu, esprai batekin eta hesola (estaca) batzuekin. Hesoletan indusketa kotak markatuko ditugu.
Hondeamakina batekin, indusketa egingo dugu. Beharrezkoa dena jaitsiko dugu, eraikiko dugun hormaren altueraren arabera. Zenbat eta altuera handiagoa izan hormak:
- Zapatak lodiagoak izango dira, honek erresistentzia ematen bait dio estrukturari.
- Zapatak azalera handiagoa izango du. Bermatzeko eremu gehiago emanez, zapata askoz ere egonkorragoa eta iraunkorragoa egiten dugu.

Oinarri osoa zulatu eta garbitu ondoren, hagatxo batzuekin markatuko ditugu garbiketa hormigoiaren kotak. Hagak espraiarekin margotzen ditugu. Kota hori zapataren behe aldeko kota izango da.

Garbiketa-hormigoi biguna botako dugu hondeatutako gainazal osoan zehar, markatuta dugun kotara arte. Talotxa dardarkari bat pasako diogu, gainazal osoa leuna eta erabat zelaitua uzteko.

2- Zapata
2.1- Zapataren armadura
Zapataren ubikazioa markatuko dugu. Tiralinearekin zapataren kanpoalde osoa markatzen dugu, armadura muga horien barruan sartu ahal izateko, txukun eta argi.

Jarraian, horma, tiralinearekin nondik nora joango den markatuko dugu. Horrela, abioak lotu ahal izango ditugu, markatu berri ditugun lineak baino 5 cm barrurago.
Urratsak:
1. Beheko armadura edo mailazoa jarriko dugu. Zapataren neurrietan marraztu ditugun markak baino 5 cm barrualderago jarriko dugu izkina. Burdinaren eta zoruaren artean hormigoizko bereizt-harri batzuk jarriko dizkiogu.

2. Abioak edo arrankeak lotuko ditugu. Gehienetan elkarrengandik 15, 20 edo 25 cm-tara joango dira, eta normalean 12 mm, 16 mm edo 20 mm-ko diametroa izango dute. Abioek patilla edo kakaba bat izaten dute, 90º-tan tolestuta, 30 cm luze ingurukoa. ( Neurri hauek obra eta proiektuaren arabera aldatzen dira).
3. Burdinazko bereizgailuak edo “ U” formako burdin batzuk jarriko ditugu mailazo tartean. Beren funtzioa bi armadurak bereiztea da, behekoa eta goikoa. Zabalera berriz ere, proiektuaren araberakoa izango da.

4. Goiko armadura jarriko dugu orain. Egiteko modu bat baino gehiago dago; abioak azkenean jarri, goiko mailazoa jarri ondoren (deserosoagoa da amarratzeko orduan) edo lehen deskribatu dugun bezala egitea. (Kontuz ibili behar dugu abioen puntekin, goiko armadura edo goiko mailazoa sartzean).

5. Urarekin kontaktuan egon behar duten hormetan, PVCzko juntura bat jarriko dugu, horma joan behar duen tokiaren erdi- erdian zapatan sartuta. Erdia zapataren hormigoiarekin hartuko dugu eta beste erdia hormaren hormigoiarekin, honela urak ezin du pasa. Ongi lotuko dugu, ez mugitzeko hormigoitzean.
Juntura hurrengo kasu hauetan jarriko dugu:
Ur-deposituak, hobi septikoak, lurpeko parking aparkalekuak, etab.

2.2- Zapata enkofratzea
3 eta 5 cm arteko estaldura utzi behar dugu, bereiz- harri batzuekin, jartzen dugun enkofratuaren eta sartu dugun armaduraren artean.
Zapataren luzera guztia, duen lodieraren arabera kofratuko dugu. Lodiera 50 cm baino txikiagoa bada, 2 ’00 bider 0’ 50 m-ko tableroekin enkofratuko dugu, lan hori egiteko modurik errazena eta produktiboena delako.

Aldiz, lodiera 50 cm-tik gorakoa bada, enkofratu modularrekin enkofratuko dugu.
Goazen lanera:
Peri-ren tamaina ezberdinetako moduluei “Peri” deituko diegu, azalpena errezago egiteko.
Demagun 0 ’60 mt lodierako zapata dugula; 0’ 60 x 2 ’70 mt-ko Peri-ekin enkofratuko dugu, zapata beraz.
Tiralinearekin markatuta dugun lerroan, 8 mm-ko diametroa duten zulaketak egiten ditugu lurrean, zapata osoaren perimetroan 1 ’20 mt-ko distantziatik behin. 8 mm-ko hagaxkak sartuko ditugu zulo horietan, eta 5 cm irtengo dira kanpora, honek tope egiten dio kofratuari.
Orain, enkofratuaren lerrotik 13 cm-ra dagoen bertze lerro bat markatuko dugu, Periak 12 cm-ko lodiera baitu, tartean kabitzeko.
16 mm-ko diametroa duten zuloak egingo ditugu, 8 mm-koen parean, markatu berri dugun marraren kanpoaldetik. 16 mm-ko burdinak 10 cm kanpora utziz sartuko ditugu, falka batzuk sartu ahal izateko.
Peri-ak jartzen hasten gara eta elkarrekin lotzen ditugu, horretarako ditugun piezen bidez: grapak eta erregletak.

Perien tableroa 8 mm-ko hagatxoen kontra jarri eta egurrezko falkak (cuña) sartuko dizkiogu atzetik, 16 mm-ko hagatxoen eta Perien artean. Falkak jotzen ditugu Peria toperaino estutzen duten arte. Falka bakoitzean iltze bat sartu eta okertu egingo dugu hagaxka inguratuz. Horrela, falkak, bibrazio eta kolpeekin ezin dira mugitu.
Enkofratua beheko aldetik lotuta geratzen da. Ondoren, goiko aldetik zuzendu eta apuntalatu behar dugu.
Perien kontratik kordel bat botatzen dugu goiko parean zapata osoan zehar. Nahikoa da juntetan apuntalatzea, hau da, 2 ’70 m-ko luzeran behin. Enkofratua kordelera eraman arte bultzatzen dugu, puntalatua utziz.

Akaberako altuerak markatuko ditugu, tiralinea batekin. Ezpatak pasatzeko erabiltzen diren Perien zuloak estaliko ditugu, tapoi espezifiko batzuekin. Azkenik, desenkofrantea aplikatzen diogu Perien tableroari, hormigoia atxiki ez dakion.
2.3- Hormigoia zapatan
Botako dugun hormigoi bolumenaren arabera, hormigoi- bonbaz, garabiz eta hormigoi pazinaz edo zuzenean hormigoizko kamioiaz hormigoituko dugu. Azken kasu hau egokiena da, hormigoiztatzea errazten du, produktibitatea handitzen du eta kostuak aurrezten ditugu. Baina kamioia zapatara iritsi behar da batetik eta kanaletekin iritsi behar du izkina guztietara, bestetik. Hori oso gutxitan gertatzen da.

Hormigoia botatzen dugu. Bibragailuarekin dardaratzen dugu, hormigoia trinko gelditzeko eta armadura ezin hobeto bildu eta inguratu dezan.
Akabera-mailara iritsi ahala, kontu handiagoz botatzen dugu, poliki-poliki, pasa gabe. Mutur batetik bestera dardaratuz, txukunduz eta bukatuz goaz. Garrantzitsua da zuzen eta ondo bukatzea eta behar bezala talotxatzea. Horrela, ez dugu zailtasunik izango hurrengo egunean Periak lurrean asentatzeko.

Aldiz, gorabeherarik uzten badugu, zailtasunak izango ditugu, zorua ez baitago ondo nibelatuta. Hurrengo egunean panel guztia oker geldituko zaigu; nonbait kaltzatu beharra izanik.

Azkenik, likido bat aplikatzen dugu hormigoia ontzeko, langargailuarekin.
2.4- Zapata desenkofratzea
Hurrengo egunean, puntalak kendu, falkak askatu eta Periak deskofratzen ditugu. Ondo garbitu eta hurrengo erabilerarako pilatuko ditugu.

3- Hormaren enkofratua.
3.1- Panelak eta aldamioa muntatzea
Muntaia planifikatzeko, hormaren neurrietara; luzerara, altuerara, izkinetara eta abarretara egokitu behar dugu. Plangintza ona egitea garrantzitsua da obretan oro har, baina panel enkofratuekin, dena zehatz-mehatz kalkulatuta izan behar dugu. Horrek lan handia eskatzen du eta denbora dezente etxeko lanak aldez aurretik egiten. Baina inbertsiorik onena planifikazio ordu batzuk dira; produktibitateari, kalitateari eta, jakina, segurtasunari dagokienez.

Muntaketa baldintza batzuk kontuan hartuta, planifikatu behar dugu:
1. Panela zenbat eta handiagoa izan, hobe. Kontuan hartu beharreko puntuak;
1.1. Perien gantxoen pisu ahalmena.
1.2. Garabiaren potentzia, manipulatu dezakeen kargari eta pisu horrekin irits daitekeen gehieneko luzerari dagokienez.
1.3. Muntatzen dugun panela manejatzeko modukoa izatea. Ez dugu ezer egiten, eman diogun gehiegizko luzeragatik, maniobratu ezin dugun panel handi bat muntatzen badugu.
1.4. Muntatzen dugun panela guztiz segurua izatea.
2. Ahal den guztia lurrean muntatuko dugu. Kontuan hartu beharreko puntuak:
Periak, grapak eta regletak panela osatzen dute. Perien mentsulak muntatzen ditugula gehitu behar zaio, hau da, gu gainean ibiltzeko aldamioak, txapak, zokaloekin eta barandekin. Ahal dugun guztia altueran ibiltzea saihesten dugu, pieza astunak bait dira ibiltzeko eta gure gorputzaren jarrera ez da egokiena izaten, naiz eta arnesakin lotuta egon.
3. Panelak horman elkartzea.
Horma joango den lekuan bi panel elkartzeko, hiru metroko altuerara arte eskailerekin egin dezakegu, panelari arnesarekin lotuta beti.
Hiru metrotik aurrera, aldamio europarra jarriko dugu, arrisku oro saihesteko.
Horrela, grapak eta loturako regletak eroso jarri ahal izango ditugu. Bi panel zatiak lotzeko erabiltzen ditugun aldamioen txapaz gain.
3.1.1- Muntaketa
Toki bat zelaitua behar dugu izan, obran prestatua. Oholak jartzen ditugu lurrean, 1,20 metrotik behin, Perien aurpegia kaltetu ez dadin.
Panelei buruz egin dugun plan idatzian, lehenengo osatuko dugun panelaren eskema izango dugu.
Fabrikatzailearen instrukzioek agintzen duten bezala, Periak muntatuko ditugu. Pentsatuta dugun panela osatu ondoren, Periren mentsulak jarriko dizkiogu, hauek egingo bait dute aldamio lana.

Jarri dizkiogun gainerakoak lotu, altxatu eta panelari buelta emango diogu; desenkofrantea emateko.
Behar ditugun panel guztiak prestatuko ditugu, planifikatuta daukagun horma zatia osatzeko. Kanpoaldea zein barnealdea. Barruko aurpegiari ez dizkiogu mentsulak eta aldamioak jarriko; izan ere, jarraian aldamio-gorputz pare bat muntatuko ditugu zapataren gainean.
Aldamio europarra, horma barrutik jarriko dugu, burdina muntatu ahal izateko. Zapata behar bezain handia bada, aldamioari gurpilak jarriko dizkiogu, eskuz mugitu ahal izateko.

Amarramos todos los postizos que le hemos colocado, levantamos y le damos vuelta al panel. Le aplicamos el desencofrante.
Preparamos todos los paneles que nos van a hacer falta, para completar el tramo de muro que tenemos planificado hormigonar. Tanto cara exterior, como interior. A la cara interior , no hace falta montarle las ménsulas y el andamiaje, ya que a continuación vamos a montar un par de cuerpos de andamio encima de la zapata.
El andamio, lo colocaremos por la parte de dentro del muro, para poder acceder a montar el hierro. Si la zapata es lo suficientemente grande, le colocaremos ruedas de andamio, que nos permitirán moverlo manualmente.

3.2- Kanpoaldeko enkofratua
Hormaren marra guztiak markatzen ditugu zapataren gainean azuletearekin. 8 mm-ko diametroa duten zuloak egiten ditugu (zapatan egin dugun bezala), 8 mm-ko hagaxkak markaren barrutik sartzeko, 5 cm kanpoan utziz, enkofraturako tope-lana egin diezaguten. Era berean, kanpoko aldetik 13 cm-ra zulatuko dugu, eta paraleloan, 16 mm-ko hagaxketarako 10 cm kanpoan utziz, burdinak sartuko ditugu.
Garabiaren bidez, lehen panela bere lekuan jarriko dugu. Zutik nibelean jarri, eta barruko aldean (aurpegia) bi puntalekin jarriko dugu zuzen. Goi xamarretik eta izkinetarantz.
Atzetik ere puntalatuko dugu, aurrealdeko puntalen paretsoan.

Jarraian, falkak Peri eta burdin hagatxoen tartean estutzen ditugu. Iltzatzen ditugu, iltzeekin hagatxoak inguratuz. Garabiak katea jaitsi eta gantxoak aurreko aldamiotik askatzen ditugu. Honela lehen panela zuzen eta segutua gelditzen zaigu.

Kanpoko beste panel bat jarriko dugu. Bigarren panela lehenengo panelaren antzera muntatuko dugu, Perien aldamioa barne. Beste panelaren kontra jarri, grapatu eta bi panelak lotuko ditugu. Beheko falkak gogor estutzen ditugu, Perien oinarria 8 mm-ko hagaxkek egiten dituzten topeen kontra eramanez, falkak iltzatu eta hagaxkak iltzez inguratzen ditugu.

Operazioa errepikatuko dugu, beharrezkoak diren aldietan, egiteko asmoa dugun horma-zatia osatu arte.
Panel guztiak lotuta ditugunean; kanpoko enkofratuari ainguratu dizkiogun aldamioak eta mentsulak osatuko ditugu. Horrela aldamioak guztiz osatuko ditugu, baranda barne. Kanpoko enkofratuaren perimetro osoan balkoi bat osatuz, panelaren altuera baino 90 cm beherago geratuz.
3.3- Hormaren armadura
Lehenik eta behin, barruko aldamiotik, tiralinearekin hormaren akaberaren altuera markatzen dugu. Horrela, jakin dezakegu zenbat nabarmendu behar duen gora, burdinak inposta bat eramaten badu hormaren gailurretik.
Horma kota horretan amaitzen bada, marka ondo etorriko zaigu, honela burdina mozteko jarriko diogun berenjenoaren azpitik.
Normalean, aurretik egindako mailazo plakak jartzen dira. Hesia osatzen duten burdin korrugatuak, diametro ezberdinekoak eta euren artean banaketa ezberdinekoak izan daitezke. Honela adierazi ohi da:
Hagaxken arteko zuloa, cm-tan (bider) hagaxken arteko zuloa, (bider) burdinaren diametroa mm-tan.
Hau da, adibide batzuk jartzearren: 15X15X8 10X10X10 20X20X12
Baita ere honela zehazten da:
Armadura bertikala/10 mm-ko diametroa 0 ’15 m-ra
(Hagaxken arteko tartea)
Armadura horizontala/8 mm-ko diametroa 0 ’20 m-ra
Periekin egin dugun bezala, burdinarekin ere gauza bera gertatzen da. Hau da, lurrean eta aurrez muntatu dezakegun guztiak denbora aurrezten digu eta lana asko errazten du.
Mailazoak lurrean jartzen ditugu, ahalik eta plaka handienak egiten ditugu, betiere seguruak eta manejatzeko modukoak badira. Arreta berezia jarri behar dugu armadura lotzerakoan, lotzeko eremuak sendotu, hainbat ilara horizontaletik lotu eta azken hagaxkatik inoiz ez lotu, apurtu bait leike eta erori.
Goazen harira:
Normalean, hagaxka bertikalak enkofratura begira jartzen ditugu, eta horizontalak (banaketa) hormaren erdira.
Lehenik eta behin, kanpoaldeko armadura sartuko dugu, jarrita dugun enkofratuaren panelaren kontra. 3 edo 4 zentimetroko hormigoizko bereiz-harri batzuk jarriko dizkiogu, enkofratuaren paneletik bereizita gera dadin, eta alanbrearekin lotuko ditugu zapatatik irteten diren kanpoko abioak sartu berri dugun burdin plakari.

Goiko aldean, panelari 100 -ko iltze pare bat jartzen dizkiogu eta burdin hesia eutsiz, iltzeak inguratuz. Burdin hesia ezpata-zuloetatik kanpora alanbre bat pasata ere gogor lotu dezakegu.
Kanpoaldeko armadura, lurrean elkartu ditugun plakekin osatuko dugu, elkar gainezarriz. Bereiz-harriak burdina eta enkofratuaren artean jarriko ditugu.
Kanpoaldeko burdin plakak eta barrualdekoak bereizteko, banantze-saretak jarriko ditugu, zutik, 1 m-ko tartearekin. Hainbat sareta daude, 10 cm-koak, 15 cm-koak, 20 cm-koak eta abar, eta guztiak 6 m-ko luzerakoak izaten dira.
Demagun 30 cm-ko lodiera duen horma dugula. 15 cm-ko saretak aukeratuko ditugu, ezin hobeto egokituko baita hormaren lodierara:
Hormigoizko bereiz-harriak = 3 cm
Kanpoaldeko burdin mailazoa elkar gainezarrita = 4/5 cm
Burdinen arteko sareta = 15 cm
Barruko burdin mailazoa gainezarrita = 4/5 cm
Hormigoizko bereiz-harriak = 3 cm
Guztira = 29/32 cm
Horma amaitzen den lekuan, amaierako burdin batzuk jarriko dizkiogu. Horretarako, mailazoaren diametro bereko hagaxka bertikalak jarriko ditugu, hormaren erdialderantz 20 cm luzeko kakabarekin. Hori errepikatuko dugu barruko armadura jartzen dugunean, horrela gailurra elegante armatua bukatzen dugu.
Horma koroatzeko beste modu bat zuntxo bat jartzea da, kasu honetan sareten lodiera berekoa, hau da, 15 cm-koa.
Bi modu hauetan, hormaren gunerik ahulena indartzen dugu.
Has gaitezen orain burdinazko armaduraren barruko aurpegiarekin.

Kanpoko armadurarekin egin ditugun operazioak errepikatuko ditugu. Ahalik eta plakarik handienak, barruko abioei lotu, saretei lotu, gailurreko zuntxoari lotu eta hormigoizko bereiz-harriak jarriko ditugu; metrotik behin joango dira hauek.

Dena ondo gainjarri eta lotu ondoren, zuloak libratuko ditugu, ezpatak kanpoko enkofratutik barruko enkofratura pasatzeko. Mini-disko-makina batekin, ezpatak pasatzea zailtzen duten hagaxkak mozten ditugu. Mozten dugun guztia, atzetik gainjartzen dugu, libratu dugun Periaren zuloa oztopatzea saihestuz.

3.4- Barnealdeko enkofratua
Perien zulo guztiak libre eta ezpatak sartzeko prest ditugu.
Tximeletak eta txapak, kanpoaldetik ezpata guztiei jartzen dizkiegu eta enkofratuan sartu. Barrualdean, ezpata horiei 22 mm-ko diametroko PVCzko hodiak jarriko dizkiegu. Hodi hauek, 30 zentimetroko luzera dute paretak bezala eta muturretan, konoan amaitzen dira. Ezpata babesten dute, hormigoiarekin kontaktuan ez sartzeko eta gainera eskantiloi lana egiten dute.
Itxierak
Kontuan hartu beharreko beste faktore bat: itxierak.
Horma muga honetan amaitzen denean, pareta erabat itxiko dugu, alboko tapa batekin enkofratuz.

Aldiz, hormarekin jarraitu behar dugunean, armadura irtenda utzi behar dugu, hurrengo fasean gainjarri ahal izateko. Horrek itxiera egiteko modua zailtzen digu.
Egurrak jarri behar ditugu, burdina jarri ahala. Are gehiago, estankotasun-juntura badarama, igo egingo dugu itxituraren erdia osatzean. Horrela, zuren artean geratuko da, erdi- erdian. Mailazo irtenak ere, itxitura-egurrekin hartuta geratuko dira, erabat preso.

Itxitura laburbilduko dugu:
Badugu ohola, lodiera (5 cm)
Armadura, lodiera (2,5 cm)
Berriz ohola, lodiera (5 cm)
Estankotasun-juntura, lodiera (2 cm)
Berriz ohola, lodiera (5 cm)
Taula, lodiera (3 cm)
Armadura, lodiera (2,5 cm)
Berriz ohola, lodiera (5 cm)
Guztira = 30 cm
Azkenik, langa batzuk jarriko ditugu, gogor eutsi eta zorrotz itsatsita. Itxierak dira enkofratu batean lehertzeko punturik arriskutsuenak. Gure arretarik handiena jarri behar diegu eta tentuz eutsi. Baina hori barruko enkofratua jarri ondoren izango da.
Barneko enkofratua
Gure hormaren barruko aldeko enkofratuari ekingo diogu orain.
Berriro ere, hormaren barrualdea markatzen dugu tiralinearekin, kanpoaldetik 30 cm-ra. 8 mm-ko hagaxkak sartuko ditugu, kanpoko aurpegian egin dugun bezala. Kanpoko kofratuan 16 mm-ko hagatxoekin egin dugun gauza bera errepikatuko dugu.

Barruko panelek ez dute aldamiorik eramango josita. Hormigoia bota ahal izateko, kanpoko balkoi osoa muntatuta eta Perien panelean sartuta daukagu, prest.
Barruko panel bat lotuko dugu, jartzea komeni den lehena. Kanpoko panelari zutik parean jarri eta lurrean bermatuko dugu, 8 mm eta 16 mm-ko hagaxken artean.
Ezpatak sartzen ditugu barruko enkofratua gainditu arte. Tximeletak eta txapak jarriko dizkiegu. Emeki-emeki estutzen ditugu lekuraino iritsi arte. Panela askatu eta beste bat lotuko dugu.

Aurrekoaren ondoan jarri eta ezpatak sartuko ditugu. Tximeletak eta txapak jarriko dizkiegu, eta emeki-emeki lekurantz arrimatuko ditugu, estutzen ditugun bitartean. Jarraian, bi panelak grapekin eta regletekin lotuko ditugu. Lan horiek guztiak barruko aldamiotik egingo ditugu, errex.
Barruko enkofratu guztia osatzen dugu, esan dugun bezala.
Behetik gora estutzen hasiko gara. Lehenik eta behin, falkak 16 mm-ko hagatxoen kontra sartu, jo eta enkofratua 8 mm-ko topeen kontra gogor estutu, falkak iltzatu.
Ezpaten tximeletak estutzen joango gara. Pertsona batek goitik begiratu behar du beti, eta panela erabat arrimatuta dagoenean eta barruko hodiak enkofratuen kontra ondo lotuta daudenean abisatu behar du.
Enkofratu osoa estutzen dugu. Puntal batzuekin primeran zuzendu eta dena nibelatuko dugu txukun. Hormigoia bota aurretik, komeni da tximeleta guztiak errepasatzea eta berriz estutzea pixka bat.
4- Hormigoia horman
Hormigoia botatzen hasi ezkero, komeni da lehenbailehen hormigoitzea. Batez ere, ur-biltegi baterako horma, araztegi bat, ura bilduko duen edozein eraikin edo kanpotik ura mantendu beharreko eraikinak, sotoak, lurpeko garajeak eta abar badira.
Horretarako, azkarrena eta eraginkorrena hormigoizko bonba bat da. Metro kubiko asko bonbea ditzake denbora gutxian. Horrela, geruzen artean lehortzeko arriskuak saihesten ditugu, honek garrantzi handiagoa hartzen dugu tenperatura altuak direnean.

Hormigoia metro bateko altueran botako dugu atalka. Bibratu dezagun ondo, hormigoiak burdina erabat bildu dezan eta horma paregabea atera dadin. Behin eta berriz errepikatzen dugu operazioa, hormaren gailurrera iritsi arte.
Enkofratua bete ala, dardaratu eta txukuntzen dugu bukaeran. Dena bilduko dugu eta erremintak garbitzen ditugu, azkenik.
5- Desenkofraketa
Hurrengo egunean, desenkofratzeari ekingo diogu. Barruko enkofratutik hasiko gara.
Beheko falkak kenduko ditugu.
Tximeletak askatu eta ezpatak ateratzen ditugu. Zatika deskofratzeko, erabaki ditugun junturetako grapak eta regletak desmontatzen ditugu. Normalean montaketako juntura berberak izango dira.

Barruko panelak desenkofratuko ditugu. Garbitu, deskonfrantea eman eta hurrengo eraikuntza-faserako prest utziko ditugu.
Goazen kanpora. Aldamioaren balkoia gainjarrita daukagun lekuetatik urratuko dugu. Horrela, zatika deskofratuko dugu, muntaiaren kontrako norantzkoan, panelez panel. Garbiketa pauso guztiak errepikatuko ditugu. Enkofratuak hurrengo horma-zatirako berrerabili eta jarri egingo ditugu.

6- Akaberak
Azkenik, horma amaitzean, Perien modulu guztiak desmuntatuko ditugu. Banan-banan garbitu, pilatu eta dimentsioen arabera sailkatuko ditugu. Gure horma eraikitzeko erabilitako material guztiak bilduko ditugu, azken finean.

Obren eremua garbitu eta txukunduko dugu.
Amaitzeko, gutxienez, ingurua obra hastean aurkitu genuen bezala utzi beharko genuke. Hobetzen badugu, hobeki baiño hobekigo.

Honaino iritsi bazara, eskerrik asko.
Eskerrik asko artikulu hau irakurtzeagatik.
Eskerrik asko zure eraikitzaile txiki hori martxan jartzeagatik, guzti-guztiok, barruan daramagun hori.
» Jendeak hobeto egingo luke, hobeto egiten jakingo balu.»