Gosaltzeko Ordua

KUNETA EDO AREKA

Sarrera

Kuneta edo areka mota asko daude, sakonak “V” formarekin, trapezio formarekin etab… Atal honetan guk kuneta zapalgarria aztertuko dugu. Hau bidearen hedadura bat bezala artu dezakegu, atzean hormigoizko zintarri (bordillo) batekin bukatzen dena, tope eginez. Kuneta zapalgarria landa-bideetarako, eskualde-errepideetarako eta errepide nazionaletarako kuneta mota egokiena da. Izan ere, euriaren ura biltzeaz gain, bere funtzioa errepideari zabaltasun edo sekzio handiagoa ematea da, ibilgailuak gurutzatu ahal izango dira areka edo kuneta arazorik gabe zapalduz, bi ibilgailuen joan-etorria erraztuz.

 

 

 
 

Eraikuntzarako urratsak:

 

 

Seinalizazioa.

Aglomeratua moztea.

Indusketa

Betelana

Enkofratua

Hormigoia zolan eta zintarrian.

Desenkofraketa

Erremateak

 

1- Seinalizazioa.

Lan eremua seinalizatuko dugu, areka mota hau, oro har, errepide baten ertzean joango baita. Ondorioz, obrei buruzko abisua emango diogu eragindako trafikoari eta segurtasun-araudiak agintzen duen moduan jarriko ditugu seinaleak.

–Erretentzioak

– Debekatuta aurreratzea.

– 80

– Obrak

– 60

– Estutzea

– 40

–(Obra-eremua)

–Debekuen amaiera




 
 

Seinaleen arteko distantzia 50 metro ingurukoa izango da. Komeni da seinale bakoitzaren parean kono bat eta baliza argitsuren bat jartzea, betiere gidariaren arreta erakartzeko.

Sekuentzia hori bera jarriko dugu bi norabideetan.

Eskuzko stop seinalea duten bi pertsona erabiltzea baloratu behar dugu lanak hastean, edo semaforoak erabiltzea trafikoari so egiteko.

Ondoren, obra-eremu osoa konoekin, balizekin eta behar den guztiarekin babesten dugu.

2- Aglomeratua moztea.

 

 

Lehenengo urratsa egin eta dena behar bezala seinaleztatuta eduki ondoren, errepidearen ertza moztuko dugu asfaltoa mozteko makinaren bidez. Diamantezko disko bat daraman motorra da, etengabe bustiz, galtzada abiadura eta norabide egokian mozten duena.


 
 

3- Indusketa

Tamaina ertaineko hondeamakina gurpildun batekin, areka berria egingo dugun eremua induskatzen hasiko gara. Errepidetik metro erdi jaitsiko dugu eta zabaleran adibidez, 1 ’40 metro ezpondara iritsi arte, zenbateko kuneta egin nahi dugun jakinta, gu metro bateko zabalerakoan zentratuko gara.

Zapalgailu batekin zapalduko dugu oinarria.

 
 
 
 

4- Betelana

 

 

Harri grabaz betetzen dugu arekaren zabalera osoa, eta 20 cm beherago geratzen gara.

Txantiloi baten bidez, inklinazio egokiarekin, graba botatzen dugu, nahi dugun altuerara asko hurbilduz.

Zati bat beteta daukagunean, berriz ere graba zapalduko dugu, eta enkatxatu perfektu bat sortuko dugu.

 

 

Graba botatzen dugu, lursailaren edo mendiaren iragazketa guztiek galtzada kaltetu ez dezaten eta graba horren artetik dagokion kutxatilara joan daitezen.

Urak kalte handia egiten duen eremuetan, muturreko iragazketetan eta abarretan, geotestil manta bat jarriko dugu eta drenatze-hodi bat, ura kutxatilara eraman arte.

Nahi dugun altuerara iritsi arte bete eta graba trinkotuko dugu. (Graba ez da trinkotzen, baina finkatu egiten da, piezak bibrazioarekin eta pisuarekin ordenatuko balira bezala).

 




5- Enkofratuak

 

5.1- Zolaren enkofratua

 

 

1 ’40 m-ko tartea dugu galtzadaren eta ezpondaren artean, adibidean esan dugun bezala.

Bi modu daude areka enkofratzeko. Ahal den guztia irabazi errepideari bere peraltearekin, eta areka mendiaren kontra egin (A), edo areka hasi errepideari eman diogun ebakitik (B).

 

 B Aukera

 

(B) aukerak zailtasun dezente gutxiago ditu; izan ere, barrualdeko enkofratua aurreztu egiten dugu, baina errepideari zabaltasun handiagoa emateko aukera galtzen dugu.

Azken batean, (B) aukera eta (A) aukera berdinak izango lirateke, baina barnealdean enkofratu gabe, hau da, aglomeratu mozketak barneko enkofratu bihurtzen du berau.

 

 
 
A Aukera
 
 

Soka eta esprai batekin aurrez markatuko dugu alineazioa, egurrak jartzen hasi aurretik. Kasu honetan, 15 cm-ko egurrak eta 5 cm-ko lodierakoak aukeratu ditugu (material komunena da). Metro bateko kuneta egin nahi badugu, 1’15 m emango diogu bi oholen arteko distantziari, zintarriarendako 15cm utziz. Horrela barrukoaldea eta kanpokoaldea, lerro edo zuzen paraleloan gelditzen dira. Gainera biak sestra berean jarriko ditugu, dena txukun eutsiz.

Horrela barrukoaldea eta kanpokoaldea, lerro edo zuzen paraleloan gelditzen dira. Gainera biak sestra berean jarriko ditugu, dena txukun eutsiz.

 

 

Opción A

Hormigoa sartuko den lodiera errepasatzea besterik ez da geratzen; lodiera 15 cm-koa baino handiagoa dela ikusten badugu, material pixka bat bota eta zapaldu egingo dugu, ahal dela igel zapaltzaile txiki batekin, enkofratuaren linea ez mugitzeko.

Horrela, hormigoia botatzeko prest edukiko genuke.

5.2- Zintarriaren enkofratua

Zintarria nola enkofratu azaltzeko, zoruko hormigoitzea pasako dut, hurrengo atalean dator eta. Pentsa dezagun, zola hormigoiztatuta daukagula.

Lehenik eta behin, zola moztuko dugu 5 metroko luzeran behin, dilatazio-junturak sortzeko. Hori gasolinazko motokortailu batekin egin dezakegu, disko diamantatu batekin.

Jarraian, ohol batzuk moztuko ditugu, angulu zuenean baina irekixeago. Horiekin enkofratuari eutsiko diogu, aldi berean, mozketa horrekin inklinazio txiki bat emanez, ibilgailuren bat baztertuz gero, gurpilaren beheko aldea ukitzeko lehenbizi, ala, ibilgailuaren gurpilak ez kaltetzeko.

 

15-eko oholekin enkofratuko dugu berriz, gero zintarriaren koska 15- ekoa gelditzeko. Ezin hobeto eusten diogu ohol erreldoari. Erreferentzia ona dugu, atzeko enkofratua, bi enkofratuen artean 10 cm-ko tartea utziz eta eman diogun 5 edo 6 cm- ko inklinazioa mantenduz.

6- Hormigoia zolan eta zintarrian.

 
 

 

Hormigoizko kamioi pare bat bota ondoren, areka zati bat aurreratuko dugu. Ikus dezakegu, hormigoia erregelatzeko elementua 16 cm-ko koskarekin eginda daukagula, arekari eskatzen zaion forma eman diezaion.

Zola eta zintarria lotzeko burdinezko hagatxo batzuk sartuko ditugu.

Hurrengo egunean, eta lehen esan dugun bezala, junturak moztu, zintarria kofratu eta hormigoia botako dugu, primeran bibratuz, ahalik eta lisoena atera dadin, talotxatuz azkenik.

Kasu honetan, zintarri bikoitza dugu; izan ere, eraikitzen ari garen zorrotenetik ur asko jaisten da, eta areka alde batera utzita eramaten dugu, atzetik, kutxatilara.



7- Desenkofraketa


Egun bat lehortzen utzi etadena deskofratuko dugu. Egur guztia garbitu, material guztia bildu eta hurrengo zatira pasatuko dugu.

Hormigoizko errebaba guztia kendu, ohol azpitik ihes egin ohi duena. Azkenik, arekan geratutako hormigoi, iltze eta zikinkeriaren arrasto guztiak garbituko ditugu.



8- Erremateak

Arekaren atzean lurrez ondo lehengoratzea oso garrantzitsua da akabera txukuna lortzeko.

Belar haziarekin ereiten dugu.

Azkenik, aglomeratuz bete behar dugu areka berriaren eta errepidearen artean geratu zaigun zuloa edo zabalera.

Emaitza bikaina da, zoruari zabalera irabazi bait diogu, gure helburua X² lortuz.

 
 
 
 
 
Eskerrik asko.
 
” Helburuak ezartzea ikusezina ikusgarri bihurtzeko lehen urratsa da.”
(Anthony Robbins)

Partekatu Sare Sozialetan

Erlazionatutako post-ak

Santi Belarra

Zorte handía izan dut. Bigarrena naiz gazteenatik hasita. Baserri batean hazi nintzen gurasoekin, lau anai eta arrebarekin. Nire haurtzaroan beti izaten genituen abereekin edo nekazaritzarekin zereginak, eta batzuetan irri algara artean eta besteetan liskar artean, lanak egiten genituen. Horri esker, oso txikitatik hasi nintzen eskuzko tresnak erabiltzen. Honek eraikuntzaren mundura azkar egokitzera erraztu ninduen.

Kategoriak