Sarrera
Eraikuntzaren sektorean, gremio ugari, lanbide ezberdinak eta bulegoan lanean diharduten langile aunitz ditugu eta zaila da eraikuntzarekin lotuta dauden lanbide guztiak aipatzea zerrenda bukaezina izan daitekeelako.
Nire asmoa oraingoan, giza harremanak eta langileen arteko entendimendua ezinbestekoa dela azpimarratzea da. Azken batean, beharrezkoa baita gure lanak ongi burutzeko eta langileak dugun onena ateratzeko, baita gure eginbeharrak armonia eta kalitate onenarakin egiteko ere.
Batzuetan zaila da zuk duzun onena ematea gure lanbidean, askotan honako faktore hauek direla medio:
-Eguraldi txarra.
-Lohia, hautsa, zarata e.a.
-Presak, epemuga laburrak, lanetan sortzen diren behin-behineko arriskuak (Obraren segurtasun plana aski ongi aztertua egonda ere).
-Lan taldeetan ezinegona sortzen duten langile toxikoak.
-Baldintza ezberdinetan sor daitezkeen zailtasun konta ezinak.
Hala ere, egiten duguna maite badugu eta profesionaltasunez aurrera eramaten badugu, ongi burututako lanak ematen duen satisfazioarekin, aipatu berri ditugun zailtasun guzti hauek ahazten dira. Gainera, datorren lanari eusteko konfidantzaz eta motibazioz betetzen gaitu. Batetik, gure sorkuntza eta akaberak hobetzeko, eta bestetik, gure ahalmen eta trebeziak suspertzeko.
Jarraian, gure eraikuntza eta enkofratuaren profesional taldean inspirazioa pizten diguten baloreak ikusiko ditugu. Lanaren munduan ez ezik, bizitzaren beste hainbat alorretan ere oso baliagarriak izan daitezke, bai familia eta gizartearen alorrean; eta baita, alor pertsonalean ere, hau da, gure adimen, espiritu, gorputz eta emozioen alorrean ere.
Hauek izan daitezke gure gida edota “ itsasargiak” batzutan, gure “aingura” edota sostenguak bestetan:
1- Segurtasun handiena. Beti eta salbuespenik gabe.
2- Adiskidetasuna/ ulermena/lankidetza/ elkar ulertzea. Lankideari laguntzea.
3- Errespetua/ Etika/ enpatia. Ez kritikatu, ez epaitu, ez inbidiarik izan. Gutxiago hitz egin eta gehiago entzun.
4- Apaltasuna. Ikasmenetik bizi eta ez jakintzatik. Zalantzaren aurrean, galdetu.
5- Planifikazioa, disziplina, txukuntasuna. Puntualtasuna, ez erlajatu ( pentsatu eta ekin), organizazioa eta garbitasuna.
6-Etengabeko esker ona/ eskuzabaltsuna. Esker mila aunitz.
7-Jakinduria/maisutasuna. Akatsetatik ikasi eta ikasitakoa erakutsi.
8- Ausardiaz/ gogoz/ gorputz eta arimaz/ ahalegin osoz aritu. Norberak duen onena atera.
9- Borondatea/ benetakotasuna/ egiazkotasuna/jatortasuna. Koherentzia.
10-Anbizioa/baikortasuna/fedea. Energia positiboa.
11-Konzentrazioa/enfokea/ardura. Zentratu zaitez orain eta hemen.
12-Erabakitzeko indarra. Eraikuntza lanetan, bizitzan bezala, ez utzi ezer gerorako.
13-Irudimena/buru argitasuna/berrikuntza/sormena. Sortzearen plazerra sentitu.
14-Jarraikortasuna/konpromezua/ pasioa. Pazientzia baduzu eta ez baduzu etsitzen, zure helburua lortuko duzu, bai edo bai.
15-Etengabeko garapena/ jarrera baikorra. Ez kexatu, aldatu, aldatu behar duzuna.
16-Norberaren kontrola. Eraikuntza lanetan oso lan gogorrak daude eta gehiegizko esfortzua gaztaroan errazago eramaten den arren, epe luzera fisikoki hondatzen dute bat. Beraz, kontuz, ikasi ahaleginak neurtzen.
Zaindu.
Seguru nago gaineko hitz hauek, sentipen sakonenak mugitzen dizkigutela, beraz eskertuko nizuke berriro irakurri eta sentituko bazenitu barru barrutik.
Eskerrik asko.
Eskerrik asko, nire lankide eta empresari, ikasi dudan guztiaren maisu izan zaretelako.
Bakoitzak, bere baloreak ditu; zaindu eta defendatu zeureak.
Gure baloreak ausnartutakoan barneratu, sinetsi, bultzatu, sustatu, sendotu, indartu, bizi eta gozatu.
Ongi izan.
(Xanti Belarra)