Sarrera
Galtzada-harria edo adokina, zoladurak eraikitzeko erabiltzen den bloke angeluzuzen bat da. (Wikipedia)
Material ezberdinetako galtzada-harrizko piezak ditugu. Esan daiteke granitoa eta basaltoa izan daitezkeela materialik ohikoenak eta erabilienak galtzada-harrietan. Nahiz eta gero eta gehiago erabiltzen den hormigoia osagai nagusi gisa, edozein inguruko ohitura estetikoei eusteko asmoz, kolorante eta pigmentazio desberdinak erabiliz, lortzen da.
Oro har, espaloietan, plazetan eta oinezkoentzako guneetan jartzen dira. Baina hiri, herri eta errepideetan ere ikus daitezke galtzada-harrizko zoladurak, ibilgailuen zirkulazioa dutenak.
Gaur, galtzada- harriak jartzeko urratsak ikusiko ditugu:
Tokiaren prestakuntza.
Eskabazioa egin eta gero, lan egingo dugun eremua prestatuko dugu. Harri- zaborra botako dugu, zoladura sendo bat eratzeko. Gailu zanpatzaile batekin, hezetasun egokia kontuan hartuta, trinkotuko dugu. Gainazalak eskatzen digun bezala prestatuko dugu eta behar diren maldak emango dizkiogu. Azken finean, oso garrantzitsuak izango dira gainazaleko urak hustutzeko orduan.
Gainazalak eskatzen digun bezala prestatuko dugu eta behar diren maldak emango dizkiogu. Azken finean, oso garrantzitsuak izango dira gainazaleko urak hustutzeko orduan.
Komenigarria da galtzada-harrizko zoladuretan, gutxienez %2- ko malda ematea, ur-putzuekin arazorik ez izateko.

Gainazala ongi prestatuta dugunean, burdin mailazoa jarriko dugu zoladura osoan, oinarri guztia bateratzeko. Horrela, hormigoia botatzeko prest daukagu.

Dagokion 15, 20 cm inguruko lodierarekin hormigoituko dugu, eta ondoren talotxa bibratzailea pasatuko diogu zoladura laua uzteko. Azkenik, hormigoia ontzeko likido bat aplikatuko diogu langargailu baten bidez. Horrela, 12- 24 ordu lehortzen utziko dugu eta prest izango dugu adokinen kolokazioarekin hasteko.

Guk morteroarekin jartzen dugu beti, galtzada-harria. Obra batzuetan hondar gainean jartzen da eta ondo portatzen da. Baina leku batzuetan ikusi ditut galtzada-harri zoladura batzuk, erabat ondulatuta eta itxuragabetuta, euriagatik eta legarrezko ohearekin jarri izanagatik. Euriak hareak dituen finak eramaten ditu berekin, morteroarekin gertatzen ez den gauza. Horrek hutsune bat sortzen du galtzada-harrizko ohean eta ondoratu egiten dira piezak, azalera osoa desitxuratuz.
Goazen lanera:
Maestrak
20 mm-ko burdin batzuk jarriko ditugu lurrean maistra gisa. Tako desberdinez kaltzatuko ditugu, cm erdi eta 2 cm artekoak, gainazalak eskatzen duen altueraren arabera.
Takoak 1,5 metrora joango dira elkarren artean gehienez, maistrak ez daitezen kakotu eta okertu.
Normalean, galtzada-harriak 7 cm inguruko lodiera izaten du. Horrek esan nahi du maistra, akaberako-kota baino 6,5 cm beherago jarriko dugula. 0,5 cm-ko diferentzia utziko dugu gorago, igel zanpatzailea (bibra- baldosa) pasatzen diogunean altuera egokira jaisteko.
Morteroa botako dugu, normalean hormigoizko beheko zoladura 10, 11 cm beherago utziko dugu akaberako kota baino, eta 3 edo 4 cm masa sartzen dira, beraz.
Garrantzitsua da morteroaren lodiera erregularra izatea; izan ere, 2 cm sartzen diren eremu bat eta 6 cm sartzen diren beste bat baditugu, galtzada-harria zapaltzen dugunean, lodierarik handiena duen eremuan askoz ere gehiago jaisteko joera du. Honela eremu batzuk gehiago jeitsiko dira beste batzuk baino, gorabeherak utziz.
Morteroa erreglatu ondoren (erregela pasa), kontuan hartu beharreko beste xehetasun garrantzitsu bat dugu; izan ere, morteroa txukun moldatu ezean, nekez sortuko dugu gainazal uniformerik.
Ondoren, zementu-hautsezko geruza bat botako diogu gainetik, itsasgarri bikaina delako eta erresistentzia handiagoa ematen diolako bi elementuen arteko loturari; morteroa eta adokina.
Plaunkaia (llana) pasako diogu zementuak morteroarekin ligatzeko eta salda atera dezan, galtzada-harria gainean jarri aurretik. Kolokatzaile askok ez diote plaunkaia pasatzen, berriro diot, “llana” zementuari pasatzeak nabarmen hobetzen du itsaspena eta luzera batenbat kili-kolo gelditzea sahiesten du.

Galtzada-harria beti toki baxuenetik gorantz jarriko dugu, aldapan gora kolokatzean, prentsatuz joan dadin. Tablero baten gainetik jarriko dugu harria, sortzen ari garen zoladura gu geuk pisuarekin, ez deformatzeko.
Mozketak
Bazterretako erremateak eta kutxatilen tapetako mozketak deserosoenak dira; zarata eta hautsari dagokienez galtzada-harrizko piezak moztu behar baititugu. Ebakitzeko hainbat modu eta tresna daude:
1- Gilotina. Izenak dioen bezala, gilotina bat da, markatu duzun tokitik galtzada-harria lehertzen duena.(Inoiz ez zait gustatu, ez delako ebaki garbi bat, eta leherketak eta hausturak nabaritzen dira izkinetan; bilatzen ari garen txukuntasunatik urrun dago, ala ere, egia da galtzada-harri mota batzuk ez direla hautsiak eta ebakiak antzematen).
2- Mahai zirkularra. Diamantedun disko zerra bat duen mahai elektriko bat da, bustiz piezak garbi mozten dituena. Galtzada-harriarekin arazoa da pieza txikiak eta lodiera handikoak direnez, nolabaiteko arriskua dakarrela behar bezala erabiltzen ez bada.( Zerra mota hau egokiagoa izaten da baldosak mozteko.
3- Disko-makina edo Rota flexa. Sortzen dugun zarata eta hautsagatik gogaikarria bada ere, hau izango litzateke adokina mozteko tresnarik egokiena.( NBE egokiak erabiliz, ebaketaren zehaztasuna milimetrikoa da, eta pieza ez da kaltetzen gillotinarekin bezala).

Zapaltzea eta zelaitzea.
Galtzada-harrizko azalera guztia jarri ondoren, zapaldu egingo dugu. Zapaltzeko, mini zapalgailu moduko bat pasatuko diogu, arrabol bibratorioak dituena( bibra-baldosa). Bere pisuarekin eta bibrazioarekin, zoladura homogeneizatzea errazten digu, erabat leuna utziz, eta galtzada-harria morteroan sartuz, beti ere, masak bere aro egokia pasa ez badu lan hau egiteko.


Garbiketa
Azkenik eskoboi bat pasako dugu zoladuran, urarekin erregatuz lagunduta, galtzada-harriaren gainazalean geratu diren zementu-arrasto guztiak garbitzeko.

Juntak betetzea
Jartzearekin amaitu ondoren, lehortzeko egun bat utziko dugu, oinezkoak gainetik ibil gaitezen.
Karretila batean zementu hauts proportzio oso txiki bat legarrarekin nahasita prestatzeko garaia da. Ongi nahastuko dugu. Palada batzuk botatzen ditugu galtzada-harrizko zoruaren gainetik eta erratz batekin juntura ñimiñoetatik sartuko ditugu.
Hondar eta hondakin guztiak garbitzen ditugu junturak betetzen ditugunean, garbi garbi. Horrela amaitzen dugu jartzeko prozesu guztia.

Eskerrik asko kolokazioaren pausuak irakurtzeagatik eta hau guztia ikastera animatzeagatik. Hona hemen opari bat, honaino iristeagatik:
«Harrian ez dago ezer eraikita. Dena hondarretan eraikita dago. Baina hondarretan, harrian balitz bezala eraiki behar dugu»
(Jorge Luis Borges)